POSTPROGRAMA



IKASGAIAREN AUTOESTIMUA ETA BILAKAERA

Orain bai, ikasgaia amaituta, ikasitako eta landutako eduki guztiak laburtzen dituen postprograma aurkezten dugu.

Ikusi daitekeenez eduki ugari landu ditugu baliagarritasun eta motibazio desberdinekin, horregatik, egokia iruditu zaigu bihotz taupaden bidez adieraztea, izan ere, bihotzean sentitutakoa adierazi nahi izan dugu. Begi bistan dago kaosa eta gorabeherak izan direla ikasgaiaren protagonistak. Egoera honi esker, bizitzan aurki ditzakegun zailtasunekin aurrera egiten ikasi dugu.

Azalpen orokor bat eman ostean, aproposa ikusten dugu eduki bakoitzaren azalpen zehatzago bat eskaintzea eta horiek ikasgaiaren autoestimuan izandako eragina adieraztea.

1) BALOREAK ETA ERRESISTENTZIAK: Nork bere burua hobeto ezagutzeko eta talde nortasuna eraikitzeko sentimendu bidezko teknika.

2) INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA: Izenburuak esaten duen bezala, teknologien gaineko sarrera orokor bat irakasgaiari hasiera emateko.

3) FREDERIC: Lan kooperatiboaren gainean hausnartzeko aukera ematen duen istorioa.

4) KEN ROBINSON; PARADIGMAK ALDATZEA: gaur egungo hezkuntza sistema anakronikoa aldatzeko beharra.

5) EMAKUMEAREN EGUNA: Unibertsitatean antolatutako jardunaldien gaineko lana eta hausnarketa.

6) STEVE JOBS: Apple-en sortzaileak emandako ikaskizuna.

7) GURE LANAREN PRESTAKUNTZA:  Zalantza, gogoa eta frustazioz beteriko etapa.

8) BRETXA DIGITALA: Informazio obejtiboz beteriko aurkezpena. Baliabide digitalek lekuan lekuko hezkuntza teknologikoa baldintzatzen dute.

9)LIPDUB: Ikasleekin modu interaktibo batean helburu didaktiko batekin lan egiteko era.

10) ESKOLA 2.0:  IKT ak eskolan erabiltzearen inguruan egin beharreko hausnarketaren beharra.

11) SARE SOZIALAK: Sare sozialek hezkuntza formalean izan ditzaketen bestelako erabilgarritasunen proposamena.

12) PORTAFOLIOA: Ezezaguna den eta praktikan erabili nahi den ebaluatzeko baliabidea.

13) IRAKASLEAREN PRESTAKUNTZA: Irakasleok gaur egun izan beharreko konpetentzia digitalak eta hauek ikasleei transmititzeko zenbait bide.

14) ESKOLA 2.0: Baliabide digitalek hezkuntza formalean izan ditzaketen baliagarritasun eraginkorrak.

15) KULTURARTEKOTASUNA SAREAN: Baliabide digitalekin kultura desberdinak ezagutzeko aukerak.

16) MUGIKORRAK GELAN: Gelan hain txartxo ikusta dauden mugikorren erabilpen didaktiko posibleak.

17) MAL DE ESCUELA:  Izaera autobiografikoa daukan liburu honen aurkezpena non gaur egungo hezkuntza sistema ironikoki kritikatzen den.