INTERKULTURALITATEA SAREAN

MUNDUAN BARRENA BLOG-a


Proposatutako proiektuaren nondik norakoa eta lortutako emaitza ikusteko:


http://www.munduenbarrena.blogspot.com.es/


..................................................................................................


Gaur egungo eskoletako egoera

Gaur egungo eskoletan gero eta ohikoagoa da gela berean kultura desberdinetako ikasleak egotea. Interkulturalitatea errealotate bat da. Pixkanaka pixkanaka egoera berri honetara ohituz goaz baino nola ohitzen gara? Egoerari erreparatu gabe? Denak berdinak garela suposatuz? Zelan jokatu behar du irakasle batek egoera honen aurrean?
Galdera guzti hauek erantzutea ezinezkoa zaigu izan ere, bakoitzak bere iritsi pertsonala dauka. Hala ere, ezinbestekoa ikusten dugu kultur desberdinetako ikasle horiek diren moduan aintzat hartzea eta haien ohitura eta kulturari buruzko jakin-mina izatea ezinbestekoa da ikasle horren egoera ulertu eta ezagutzeko.
Kultura desberdinen ezagutza lortzeko helburu horrekin gure lekuz aldatzeko makina pertsonala egitea proposatzen dugu:
Teknologia berriez baliatuz beste herrialde batzuekin harremanetan jartzeko aukera izango dugu, modu honetan, gure lekuz aldatzeko makina  blog bat izango da.


.................................................................................................

Lekuz aldatzeko makinarik?

Txikitatik denboraren makinaren berri izan dugu. Makina bat zeinari esker bizitzako momentu desberdinetara bidaiatu dezakegun. Makina honen ideia fantasiazko ideia izan da beti, pelikuletan, ipuinetan... agertzen zitzaigun eta bakoitzaren sormenarekin fantasiazko ilusioak egiten genituen. Eta momentuz aldatu beharrean, lekuz aldatzen den makina bat? teletransportazioaren ideia... betidanik fantasiazko ideia!
Baina...benetan ilusio utzean geratzen den ideia bat da? Lekuz aldatzeko makinarik ez al daukagu eskuartean?
TXIRI TXIRI lan taldeak honen gainean hausnartu dugu eta gaur eguneko eskoletako egoera kulturanitza ikusita leku desberdinak ezagutzeko tresna bat sortzea bururatu zaigu! gure lekuz aldatzeko makina pertsonala!
Beraz, ekin dezagun gure proiektuarekin!!! momentu honetatik aurrera, ongi etorri ematen dizuegu mundua ezagutzeko txoko honetara!



Fantasiazko pelikula asko egin dira denboraren makinari buruz... baino ez al dute esaten errealitateak fikzioa gainditzen duela?