BITXIKERIAK

Gaur egun behartutak gaude teknologia berriak erabiltzera, hala ere, bizi garen sozietatea ez da guztiz zintzoa. Teknologia berriak dakigunean dakigulako, eta ez dakigunean ez dakigulako.
Hala ere, irakasleak izango gara eta zergatik ez jakin?

 



Teknologia berrien izkutuko aurpegiak 





            ---------------------------------------------


Ikasys proiektua






2008-06-12. Ikastolen Elkarteak 
Ikasys proiektua abiarazi du Gipuzkoako hiru ikastetxetan: Orioko Herri Ikastolan, Donostiako Santo Tomas Lizeoan eta Oiartzungo Haurtzaron. 920 gramoko ordenagailu eramangarria da ekimen honetako protagonista. Haren helburua ikasleen beharrei modu pertsonalean erantzutea da, ikasleek norberaren erritmora egokitutako ariketak egitea. 6 eta 12 urte bitarteko haurrekin ari dira probak egiten, eta emaitzak positiboak badira, datorren ikasturtean beste hamabi ikastoletan jarriko dute proiektua martxan. Orioko Herri Ikastolan izan gara gu, Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako klaseetan, Ikasys proiektua bertatik bertara ezagutzeko.

             ---------------------------------------------









Printzesak



ONINTZA ENBEITA

Edurne Zuriren berri izan nuen lehen egunetik galdetu diot ispiluari Muxikako neskarik politena nor den: sekula ez dit nire izena esan. Kuleroak lehen 
aldiz galdu nituenean, pentsatu nuen Errauskineri zapatarekin nola, niri ere agertuko zitzaidala printzea etxean kuleroak eskuan zituela. Honezkero, susmatzen dut topatu duela nire kuleroetan neu baino hobeto kabitzen den baten bat. Nerabea nintzen Pretty Woman ikusi nuenean, eta mila aldiz amets egin dut gure baserriko balkoipean limusina zuria dagoela nire zain. Eta egundo ez naiz ni baino diru gehiago duen inorekin oheratu. Aitzitik, gehienetan, taxia, afaria, garagardoak, gosaria, ostatua… ordaintzea tokatu zait. Aurkitu nuen lehenengo printzea kokaina uzteko zentro batean ikusi nuen azken aldiz. Bigarrena zoragarria zen, eta asko maite ninduen; baina ezkonduta zegoen. Laugarrenaren atzetik hilabeteak eman nituen, eta, azkenean, proposamen erromantikoa egin zidan: «Onin, egingo dugu larrutan?». Ikusiak ikusita, ez nintzen eskandalizatu, baina oraindik ere deitzeko itxaroten nago. Hortik aurrerakoak ez kontatuta hobe, bestela baten batek pena hartuko dit. Beraz, nire alabei inork, inoiz, ipuin txoro horietako bat kontatzen badie, belarrondoko bi emango dizkiot. Ze kalte egin diguten, jolin!

             ---------------------------------------------

EDUCAR...

Educar es lo mismo
que poner motor a una barca…
hay que medir, pesar, equilibrar…
… y poner todo en marcha.
Para eso,
uno tiene que llevar en el alma
un poco de marino…
un poco de pirata…
un poco de poeta…
y un kilo y medio de paciencia
concentrada.
 
Pero es consolador soñar
mientras uno trabaja,
que ese barco, ese niño
irá muy lejos por el agua.
Soñar que ese navío
llevará nuestra carga de palabras
hacia puertos distantes,
hacia islas lejanas.
 
Soñar que cuando un día
esté durmiendo nuestra propia barca,
en barcos nuevos seguirá
nuestra bandera
enarbolada.

(Gabriel Celaya)

---------------------------------------------





EZUSTEKOA HEZKUNTZA TOPAKETA BATEAN !




Horrelako sorpresa jaso zuten hezkuntzan lan egiten duten 1000 pertsona baino gehiagok 2011ko EducaRedeko topaketa internazionaletan. Ron Lala eta Primital Bros taldeak egindako aurkezpen honetan, letra orginalekin, irakasle 2.0ak aldarrikatu nahi izan zituzten.


----------------------------------------------------


DIBERTSITATEA ESKOLAN


"Gaur egun, eskola guztietan hemengo eta kanpoko haurrak aurkitzen dira, zeintzuk dibertzitate erlijioso eta kultural ezberdinak dituztenak: dibertsitate horiek ez dira arazo bat, aberastasunak baizik."


---------------------------------------------------------




TEKNOLOGIA BERRIEKIN BETI BURUHAUSTEA!




Berrikuntza guztiek badituzte haien buruhauste eta komeriak. Aurrerakuntza bat emateko, aldaketak ezinbestekoak dira eta horregatik zaila egiten zaigu berrikuntza horiei ohitzea.
Ez zaudete ados? Ikusi bestela, zelako buruhausteak zituzten aintzinako garaietan. Guretzako hain tradizionala den liburua, haiek teknologia berritzat hartzen zuten.
Beraz, gaur egun guretzat berria den guzti hori, etorkizunean tradizional bilakatuko da. Bestela, zer izango litzateke aurrerakuntza?

------------------------------------------------------------------------

ABANTAILA ALA ARRISKUA?


Artikulu honetan, 10-12 urteko ikasleek intenert sareari ematen dioten erabileraren portzentaia altua  azaltzen zaigu, baita honen erabilera arduratsuaz kezkatuta dauden gurasoena ere. Honekin batera Jonkin LaCalle eta informatika ingeniari baten aipamenak dauzkagu.
Burutazioak burutazio, txiri-txirik ni hitz esanguratsu botako ditu: pertzepzioa eta ez-jakintasuna. Portzentaia horien barruan, non kokatuko genituzke haur horien pertzepzioa eta ez-jakintasunamaila ?

http://paperekoa.berria.info/harian/2010-10-24/002/011/GAZTEAK_ETA_TEKNOLOGIA_BERRIAK._Abantaila_ala_arriskua_Jaurlaritzaren_azterketa_baten_arabera_10_eta_12_urte_artekoen_184k_diote_Interneten_ezagutu_duten_norbaitekin_geratu_direla_Ikasleen_gehiengoak_erabiltzen_du_egun_Internet_eta_gurasoen_gehiengoak_eskatzen_du_informazioa_arriskuak_identifikatzeko._Iratxe_Esnaola._Informatika_ingeniaria.htm

-----------------------------------------------------------------------

No hay comentarios:

Publicar un comentario